Herriarteko Tokiko Hirigintza planoa eta etxebizitza Ortzaizen

Euskal Hiri elkargoa sortzerakoan, Herriko etxeek lurraldeko estrategia, antolaketa eta etxebizitzaren gaitasunak erakunde berri horren esku utzi dituzte. Ondorioz, berak ditu hirigintzako dokumentuak egiten. 2020ko otsailean, euskal elkargoak erabaki du 5 Herriarteko Tokiko Hirigintza planoren (PLUi) plantan ezartzea bere lurraldean (158 herri). Gure herria Baxe-Nafarro hegoaldeko hirigintza planoaren baitan sartuko da, 44 herri bateratzen dituenak […]

Lehen sokorrien formakuntza

Hurbileko bat kolpatzen edo erretzen, ezezagun bat trenpu txartzen zuen aitzinean… badakizue ihardokitzen egun guzietako ixtripu horiei ? Sorospenean formatzeak lagunduko zintuzkete salbatzeko jestuen ikasten eta berdin, norbait salbatzen. Alabainan, lehen sokorriak garrantzitsuak dira batzuetan. Ongi eginak direlarik, suhiltzaileen edo mediku taldearen lana eraginkorragoa da eta hein batean, biziak salbatzeko ahala ere eskaintzen dute. Herriko Etxeak […]

Eraikitze eta gizarte jokoak

Hezkuntza komisioak « eraikitze eta gizarte joko » goiz bat proposatu du haurrentzat otsailaren 12an. Famili batzuk joko desberdinen inguruan jostatu dira La Ludo64 elkarteak animaturik. Maitena eta Tristan eskertzen ditugu.  Heldu den animazioa La Ludo 64 partaidetzarekin apirilaren 9 an izanen da.

Irakurketa eta Kantu animazioa

Abenduaren 3a Euskararen nazioarteko eguna izanki, Herriko etxeko Euskara lan-taldeak haurrentzat irakurketa eta kantu animazio bat antolatu du. Hau iragan da abenduaren 8an, asteazken goizez, Herriko plazako Menta Kafe-Liburutegian. 35-40 bat haur bildu dira, Libreplume elkarteko Ana Imazen irakurketa eta kantuez gozatzeko. Herriko etxeak eskertzen ditu Charlotte, Mentan ongi etorria eginik, eta Ana, animazioa segurtaturik.

Antzerki arratsaldea

Joan den abenduaren 5ean, izan da mugimendu herriko zinema gelan! Abenduaren 3a Euskararen nazioarteko eguna izanki, Herriko etxeko Euskara lan-taldeak antzerki arratsalde bat antolatua zuen. Bi antzerki ikusgai izan dira: Lehen zatian, Makeako Jostakin taldeko 8-10 urteko haurrek, Pantzo Hirigaraik idatzi “Hegazkina” antzerki laburra eskaini dute. Bigarren zatian Isturitzeko 12-15 urteko gaztetxoek dute “Sakatrapu” antzezlana […]