
Ortzaize
Azken berriak
ORTZAIZEKO BIZTANLERIAREN GARAPENA (2007-2017)
Azken kondaketan (2017), Ortzaizek 835 biztanle zituen, erran nahi baitu 2007an baino 23 biztanle gehiago (812 biztanle) bainan 2012an baino 43 gutiago (878 biztanle).

Biztanleria orokorraren garapena – INSEE
Azken urteetako jende guttitzeak gazteak hunkitzen ditu batez ere (0-14 urte artekoak : -48 ; 30-44 urte artekoak : -29) baita adin horietako emazteak ere. Gizon kopurua, orokorki egonkorra da. Ahultze demografikoak ez ditu 60-75 urte artekoak hunkitzen (+21). Horrek, biztanleriaren zahartze bat erakusten dauku, 2012 eta 2017 artean 45-59 urte arteko gizon kopuruaren goratzeak baieztatzen duen bezala.

Gizon kopuruaren garapena – INSEE

Emazte kopuruaren garapena – INSEE
Lanbideei doazkien zenbakiek, adin horretarako, laborari kopuruaren apaltze erregularra erakusten daukute, arduradun edo zuzendariak beti eta gehiago direlarik.

Lanbideen garapena 25-54 urte tartekoentzat – INSEE
Gaia sakondu nahi dutenek, INSEEren datuak begiratzen ahal dituzte, ondoko lotura erabiliz