ELKARTEEN ZERRENDA

Herri bat bizi da ere bere elkarteeri esker. Hauek herritarrak biltzen dituzte, eta bakotxaren indarrak uztartuz herria higiarazten dute.
Lekuan girenetik, lan talde edo komisio bat sortu dugu, elkarte bakotxaren bizia hurbiletik segitzeko, bainan ere gure sustenguaren erakusteko, ahal dugun neurrian. Lan talde horren helburuetarik bat da ere herriko elkarteak batuko dituen ekitaldi batzuen sustatzea. Orotarat, hogei bat elkarte ditugu herrian, bakotxak dituela bere helburu eta xedeak, frango sail ezberdinetan.

DIRU-LAGUNTZA GALDEA

Ortzaizeko herriko etxeak diru-laguntza eskaera txosten bat sortu du elkarteen lanaren sustatzeko xedearekin. Elkarte bakotxari galdegina zaio urtean egin gogo dituen proiektuen aurkeztea aurrekondu bat lagun. Ondotik elkarteen lan-taldeak aztertzen ditu galde guziak eta herriko kontseiluan bozkatzen dira eskaintzak.

Diru-eskaera txosten horiek  helarazi behar dira beterik hasia den urteko martxoaren 1eko berantenez, elkarteak@ortzaize.eus mail helbidera.

Txostena eskuragai hemen:

Diru-laguntza eskaera 2024 

Diru-laguntza eskaera 2024

 

OSTATU IDEKITZEKO ESKUBIDEA

arte batek epe laburreko ostatu bat idek dezake 1. eta 3.taldeko edarien saltzeko, herriko auzapezaren baimena ukana badu. Urteka, elkarte bakotxak gehienez 5 baimen ukan ditzazke.

Azpiko lotura huntan klik eginez galde horren egiteko modeloa atxemanen duzu.

https://www.service-public.fr/associations/vosdroits/R24391 

Hurrengo hitzorduak

23 Urr

Zurezko eta kanpoko jokoekin animazioa

10:30 - 12:00
125 Ezkerparetako bidea 64780 Ortzaize
19 Uzt

Zinema gaua kanpoan

22:00 - 23:30

Herriko etxea

Orduak:
Astelehenetik ostiralera: 13h30 – 17h30 Asteazkenean: 9h00 – 12h00