Irakurketa eta Kantu animazioa

Abenduaren 3a Euskararen nazioarteko eguna izanki, Herriko etxeko Euskara lan-taldeak haurrentzat irakurketa eta kantu animazio bat antolatu du. Hau iragan da abenduaren 8an, asteazken goizez, Herriko plazako Menta Kafe-Liburutegian.

35-40 bat haur bildu dira, Libreplume elkarteko Ana Imazen irakurketa eta kantuez gozatzeko.

Herriko etxeak eskertzen ditu Charlotte, Mentan ongi etorria eginik, eta Ana, animazioa segurtaturik.

Aurrekoa Théâtre en basque