Antzerki arratsaldea

Joan den abenduaren 5ean, izan da mugimendu herriko zinema gelan!

Abenduaren 3a Euskararen nazioarteko eguna izanki, Herriko etxeko Euskara lan-taldeak antzerki arratsalde bat antolatua zuen. Bi antzerki ikusgai izan dira:

  • Lehen zatian, Makeako Jostakin taldeko 8-10 urteko haurrek, Pantzo Hirigaraik idatzi “Hegazkina” antzerki laburra eskaini dute.
  • Bigarren zatian Isturitzeko 12-15 urteko gaztetxoek dute “Sakatrapu” antzezlana taularatu.

Herriko zinema gela mukurru betea zen eta eskaini lanak kalitate handikoak ziren. Biba haur eta gazte horier eta eskerrak Peio Berterretx eta Jon Oihenart-i .

Aurrekoa Gaueko merkatua