Irakurketa eta Kantu animazioa

Abenduaren 3a Euskararen nazioarteko eguna izanki, Herriko etxeko Euskara lan-taldeak haurrentzat irakurketa eta kantu animazio bat antolatu du. Hau iragan da abenduaren 8an, asteazken goizez, Herriko plazako Menta Kafe-Liburutegian. 35-40 bat haur bildu dira, Libreplume elkarteko Ana Imazen irakurketa eta kantuez gozatzeko. Herriko etxeak eskertzen ditu Charlotte, Mentan ongi etorria eginik, eta Ana, animazioa segurtaturik.

Antzerki arratsaldea

Joan den abenduaren 5ean, izan da mugimendu herriko zinema gelan! Abenduaren 3a Euskararen nazioarteko eguna izanki, Herriko etxeko Euskara lan-taldeak antzerki arratsalde bat antolatua zuen. Bi antzerki ikusgai izan dira: Lehen zatian, Makeako Jostakin taldeko 8-10 urteko haurrek, Pantzo Hirigaraik idatzi “Hegazkina” antzerki laburra eskaini dute. Bigarren zatian Isturitzeko 12-15 urteko gaztetxoek dute “Sakatrapu” antzezlana […]