ESKOLAK

2002ko irailetik geroz, Ortzaizeko eskola publikoa HEP gisa ibilki da, Arrosako eskola publikoarekin: herriarteko elgarretaratze pedagogikoa. Eskola horiek bi herrietan bizi diren ikasleak errezebitzen dituzte. Garraio antolaketa bat bada plantan bi eskolen arteko loturaren egiteko eta eskola bakotxak bere haurtzaindegi zerbitzua du.

Bi eskolak elebidunak dira: ama-eskolatik goiti, erakaskuntza elebidun bat proposatua da frantsesarekin parekotasuna segurtatuz.

 

Eskola publikoa

64780 Ortzaize

Tel : 05 59 37 77 37 

Tenoreak : 9:00-16:30

 

Eskola publikoa

64780 Arrosa

Tel : 05 59 37 76 90

Tenoreak : 8:45-16:15

San Mixel eskola

64780 Ortzaize

Tél : 05 59 37 78 58

Tenoreak : 8:40-16:40

 

San Mixel eskola pribatu katolikoa Hezkuntza ministeritzarekin kontratupean da. Haurrak lehen mailatik CM2a arte errezebitzen ditu.

Ama eskolan euskara murgiltze eredua proposatua da.

CPtik harat, erakaskuntza elebiduna segurtatua da, frantsesa eta euskararen arteko parekotasuna segurtatuz.

 


 

Ortzaizeko ikastola

64780 Ortzaize

Tel : 05 59 37 72 05

Tenoreak : 8:40-16:30

 

1985ean sortua, Ortzaizeko ikastolak ongi etorria egiten die ama eskolatik CM2a arte, Ortzaize, Arrosa, Bidarrai, Irisarri, Suhuskune eta Iholdiko haurreri.

Hezkuntza ministeritzarekin kontratupean den eskola bat da. Euskara erabilia da erakaskuntzan bainan ere eguneroko bizian, komunikatzeko. Murgiltze eredua eskainia da. Frantsesa erakaskuntzan integratua da CE1etik goiti.

HAURTZAINDEGIA / HAURZAINZALEEN SAREA

Zaintze mota : 0 urtetarik 6 urte arte

Orenka – egun erdika– egunka

Astelehenetik ostiralera : 7:30 -18:30

Prezioa oreneko : 0,60€tik 3,50€ arte familien irabazien arabera.

 

Tel : 05 59 37 76 14

Mail : hats-berri.association @wanadoo.fr

Helbidea : 918 departamenduko bidea, 64780 Ortzaize

Gure lurraldeko haurzaintzaileer buruzko edozein xehetasunentzat, HGS-arekin sar zaitez harremanetan. (Haurzaintzaileen Goxama Sarea).

 

Astelehenetik ostiralera: 9:00 -17:00

Mail : rpe.goxama@gmail.com

Tel: 06 86 26 92 01 09 75 61 73 94

Vu de l'intérieur de la garderie

ESKOLA KANPOKO ZAINDEGIAK

Eskolatik kanpoko harrera idekia da 7:30tarik 9:00ak arte eta 16:15etarik 18:30ak arte, astelehen, astearte, ostegun eta ostiraletan, eskola garaian.

Harrera lekua: Elgarrekin gela (kantinaren gainekaldean), herriko plazan.

Tél : 07 84 41 43 89


Izena emaiteko orria (PDF – ez da eskuragarri, leiho berria)

CAFaren araudien arabera, haurraren harreratzearen prezioa burasoen irabazien arabera finkatua da.

Taula honek eskolatik kanpoko harreraren hileko tarifak aurkezten ditu, familia-koefizientearen (QF) eta haurren kopuruaren arabera. Lerroek harpidetza motak (goiza, arratsa, etab.) eta zutabeek QF tarteak eta kargatutako haurren kopurua adierazten dituzte.
Harpidetza mota QF < 750 750 < QF < 1200 QF > 1200
Haurren kopurua 1 haur 2 haur 3 haur 1 haur 2 haur 3 haur 1 haur 2 haur 3 haur
Harpidetza GOIZA (hilabetekoa) 5 € 8 € 9 € 6 € 9 € 12 € 8 € 12 € 15 €
Harpidetza ARRATSA (hilabetekoa) 5 € 8 € 9 € 6 € 9 € 12 € 8 € 12 € 15 €
Harpidetza GOIZA & ARRATSA (hilabetekoa) 7 € 11 € 14 € 10 € 15 € 18 € 15 € 20 € 24 €
Harpidetzarik gabeko parte-hartze puntuala 1 € 1,5 € 2 € 1,5 € 2 € 2,5 € 2 € 2,5 € 3 €
Atzerapen bakoitzarentzat, 2 € gehigarri fakturatuko dira.

AISIALDI ZENTROA

Elgarrekin – Ortzaize aisialdi zentroa

Aisialdi zentroak Euskal Hiriguneak ditu kudeatzen.

Ortzaizeko Elgarrekin zentroak 3 eta 12 urte arteko haurrak errezebitzen ditu.

Eguberrikoetan salbu, bakantza garaietan idekia da astelehenetik ostiralera 7:30tatik 18:45 arte.

Bazkariak Paxkal janari prestatzaileak egiten ditu.

Gune bat haur ttipienentzat antolatua da.

Gelak eta herriko autobusa Euskal Hiriguneari utziak zaizkie.

Jakitekoa : Udako bakantzetan, Garazi-Baigorriko nerabeer (13/17 urte) astero 2 egun/ateraldi proposatuak zaizkie.

Tel : 07 84 41 43 89

Mail : centreloisirsosses@communaute-paysbasque.fr

Helbidea : Plaza, Aisialdi gunea, 64780 Ortzaize

Izen emaite fitxa (PDF – ez da eskuragarri, leiho berria)

Vue de l'intérieur de la cantine

KANTINA

Herriko kantina, herri erdian kokatua da. Herriko 3 eskoletako haurrak errezebitzen ditu bainan ere aisialdi zentroa asteazkenetan eta bakantzetan.
  • Eskola garaian, Suhari janari prestatzaileak ditu bazkariak prestatzen.
Menuen ezagutzeko: suhari.fr (leiho berria) → me connecter → identifiant : ECOLES → mot de passe : ecoles
  • Bakantza garaian, Paxkal janari prestatzaileak ditu bazkariak prestatzen.
Menuen ezagutzeko : paxkal-traiteur.fr (leiho berria) → les collectivités → cliquez sur le menu du mois

Izen emaite fitxa (PDF – ez da eskuragarri, leiho berria)

ESKOLA GARRAIOAK

Eskola garraioa Euskal Hiriguneko konpetentzia bat da.

Bi autobus ttipik goiz arrats eskoletatik urrun bizi diren haurrak garraiatzen dituzte.

Autobus batzuek herriko ikasleak garraiatzen dituzte Baigorri eta Kanboko kolegioetara bainan ere Donibane Garaziko Navarre lizeora.

Kontaktuak : www.communaute-paysbasque.fr (leiho berria)

Gure lurraldeko zerbitzuaren eskaintza xeheki ezagutzeko, joan zaitezke “calcul d’itinéraire” atalera.

Zailtasun batzuk baldin badituzue edo xehetasun gehiago nahi badituzue, harremanetan jartzen ahal zirezte garraioen zerbitzuarekin:

Jakitekoa : Eskolako autobusetan diren leku libreen arabera, edozoinek har dezake eskolako garraioa.

Webgunearen planoa

Herriko etxea