ORTZAIZEKO SAN JULIAN ELIZA

Jean-Baptiste Orpustan-en begirada historikoa Ortzaizeko San Julian elizaz

Baionako edo Lapurdiko apezpiku-eremuko bertze ibarrak bezala X-garren mendean izendatzen den “Orzaizeko ibarrean” bizigunea lehenago osatzen zuten zazpi auzoetan, luzaz erdigunekoa izana den Horzako eliza hunek kulturako balio segur bat badaduka, ixtorioko eta gizarteko eraikuntzako eta eder-jakintzako bezainbat.

Ixtorioko, Gilen-Zantxo Gaskoiniako dukeak haizatu zituen Normanak joan ondoan apezpiku-eremuen edo diozesen berritzapena X-garren mendean hais zen ondotik, ikusten da apezpikuak XII-garren mendean lan eta berrantolamendu batzu egiten dituela hor, Lapurdiko eta Zuberoko bizkonden familiek hortan bazituzten dretxo eta dexima guziez jabetzen zen batean.

XVI-garren mendean eta Baxe-Nabarra Iruñako erresuma zaharretik berexten duen Nabarreko gerlatik (1512-1530) landa, ibarrean eta eliza horri lotuak ziren bortz auzo zaharretan (Horza et Ahaiz, bi horien izenek egin baitute euskarazko “Orzaiz” XII-garren mendetik “Ossés” moldean erdaldua, Ugarzan, Iriberri eta Gahardu) jendetzearen goititzeak eremaiten du orduko zinegotzien bilzarrea eraikuntza zaharraren handitzearen nahi ukaitera baitezpada. 1556-an Borboneko Anton eta Labriteko Juana Nabarreko erregeren erabakiak bururatzen du Orzaiztarren eta eliza berritzerik nahi etzuen apezpikuaren arteko auzia, eta berraikitzea manatzen, koronaren, apezpikuaren era herritarren gastu uzituetan.

XVI-garren mende azkeneko eraikuntza ezin hobeki landuan eta oraino ontsa agerian, barnean ohigabeko akuztikaz hornituan, osoan guti itxuraldatzen duten osagailu eta aldapen batzu ekharriak izan dira: molde barokoko athe baten ezartzea XVII-garren mendean  (1688: Olzoko Juanes ibarreko erretor izanak eta gero Baionako apezpikuak bazituen hor bere ohidurak eta Orzaizen hil zen arrebaren etxean Harizmendian), sute baten ondotik XIX-garren mendean leiho berinaztatu handi batzuen emaitea lehenagoko hertsien orde eta barneko berritze batzu (erretaula handia) horien ondotik, ezkila handiaren ezartzea ‘ta zazpi kantoineko dorre bereziaren luzatzea, herriko zazpi auzo zaharren orhoitzapenez behar bada: ja erran diren bortzer gaineratzen zizezteen 1923-ean Arrosako herria egin duten biak (Eihartze ‘ta Etsaba), Bidarrai jendeztatua izanik Orreagako komanderia (kapera erromanarekin) utzi zelarik XVII-garren mende hastapenean eta herria bere gain jarri 1800-an.

Michel Berger arkitektoak komentatu filma, San Julian Ortzaizeko elizaren egituraz.

Hurrengo hitzorduak

23 Urr

Zurezko eta kanpoko jokoekin animazioa

10:30 - 12:00
125 Ezkerparetako bidea 64780 Ortzaize
19 Uzt

Zinema gaua kanpoan

22:00 - 23:30

Herriko etxea

Orduak:
Astelehenetik ostiralera: 13h30 – 17h30 Asteazkenean: 9h00 – 12h00