
Ortzaizen bizi
Azken berriak


ATE IDEKIAK IRULEGIKO SOTOAN
5 Iraila 2023

2023ko Agorrilaren 25, 26, 27 eta 28, Ortzaizeko bestak!!
22 Agorrila 2023
HERRIKO LABORANTZAREN DIAGNOSTIKOA
Herriko etxeak herriko laborantza eta bere bilakaera buruzko gogoeta bat eraman nahi du, horrentzat diagnostika zehatz bat egin da udaberri huntan, etxaldez etxalde. Diagnostika hunek gaurko testu ingurua irudikatuko du, lur eremu, etxalde transmizio, mendiaren erabilera… gaien inguruan.
Lan hunen helburuetariko bat pundu azkar eta ahulen identifikatzea da, laborarien beharren agerrarazteko eta proiektu berrien bultzatzeko.
Euskal Herriko Laborantxa Ganbarari galdegina izan zaio lan hunen eramaitea.
Urte bukaera baino lehen diagnostika hau laborari eta herritarrer aurkeztua izanen da bilkura publiko baten kari.