Lehen sokorrien formakuntza

Hurbileko bat kolpatzen edo erretzen, ezezagun bat trenpu txartzen zuen aitzinean… badakizue ihardokitzen egun guzietako ixtripu horiei ? Sorospenean formatzeak lagunduko zintuzkete salbatzeko jestuen ikasten eta berdin, norbait salbatzen. Alabainan, lehen sokorriak garrantzitsuak dira batzuetan. Ongi eginak direlarik, suhiltzaileen edo mediku taldearen lana eraginkorragoa da eta hein batean, biziak salbatzeko ahala ere eskaintzen dute.

Herriko Etxeak 7 oreneko formakuntza bat proposatzen du ortzaiztarrei. Hunen helburua delarik larrialdiko funtsezko jestuen ikastea : abisatu, masajeak egin, defibrilatu eta odol galtzeak gelditu.

Nahianten disponibilitateen arabera hautatuko da eguna (arratsez edo ibiakoitzez). Lehen mailako formakuntzak (PSC1) 55euro gostako du (HZS-k 10 euro beregain hartzen dituelarik izena emanen duen ortzaiztar bakotxari). Bururatzean, UDPS64 formakuntza organismoak, ageri bat emanen du.

Interesatuak bazirezte, jakinaraz ezazue Jeanine-i, idazkaritzarat.

 

 

Aurrekoa Fin de la collecte à destination de l’Ukraine