Herriarteko Tokiko Hirigintza planoa eta etxebizitza Ortzaizen

Euskal Hiri elkargoa sortzerakoan, Herriko etxeek lurraldeko estrategia, antolaketa eta etxebizitzaren gaitasunak erakunde berri horren esku utzi dituzte. Ondorioz, berak ditu hirigintzako dokumentuak egiten. 2020ko otsailean, euskal elkargoak erabaki du 5 Herriarteko Tokiko Hirigintza planoren (PLUi) plantan ezartzea bere lurraldean (158 herri). Gure herria Baxe-Nafarro hegoaldeko hirigintza planoaren baitan sartuko da, 44 herri bateratzen dituenak (lehengo Garazi-Baigorriko herri elkargoa baita Iholdi-Oztibarrekoa eta Pagola). 2021eko ekainaren 19an euskal elkargoko kontseiluan erabaki da hirigintza plano horren manua.

Dokumentu hori :

  • estrategikoa da, ondoko 10 urteendako gure lurraldearen antolaketaren norabide handiak emanen dituelako.
  • arauzkoa da, lur zati bakotxaren eskubideak emanen dituelako eta Ortzaizerendako, karta komunala ordezkatuko duelako.
  • elkartasunezkoa da, gure lurralde osoaren garapen orekatua segurtatuko duelako (etxebizitzen, enpresen, ekipamenduen, bizi kalitatearen eta gure bazterren babesen artean).

Batez ere, interes orokorra lehentasuna ukanen duen dokumentua da.

Bere pentsatzeak eta plantan ezartzeak 4 urte inguru iraunen du eta etapa desberdinetan zatitzen da : diagnostikoa, proiektu politikoaren eraikuntza eta bere arauzko itzulpena. Dokumentu horren plantan ezartzeko, hautetsiak mobilizatuak izanen dira tailer tematikoen bidez baita lan taldeen bidez, bainan ere proiektuaren partaideak (Estadoko zerbitzuak, Eskualdeko kontseilua, Departamenduko kontseilua, ekonomia alorreko ganbarak, Lurraldeko Koherentzia eskemaren (SCoT) sindikata mixtoa) eta azkenik, zuek, herritarrak, gure lurraldeko ekintzaileak !

Dokumentuetaz informatzeko, parte hartzeko eta zuen iritziaren emaiteko, jadanik medio desberdinak plantan ezarriak dira (jadanik Herriko etxean den hitzartze erregistroa, euskal elkargoaren webgunea, bilkura publikoak etabar).

Diagnostikoaren fasean gira orain. Herriarteko Tokiko Hirigintza planoaz gain, beste bi tresna proiektuan edo pentsaketan dira iparraldearentzat, hauek dira Eskualdeko Parke Naturala (PNR) eta Lurraldeko Koherentzia eskema (SCoT), euskal elkargoak bultzaturik ere bai. 3 tresna horiek gure lurraldearen geroa bideratuko dute eta oraidanik erraiten ahal dugu espazio eraikigarrien murrizteari buruz goazela. Ekonomiari, komertzioari, etxebizitzari edo laborantzari eskaini lekuak argiki identifikatu beharko dira, ingurumen mailako araudiak eta erronkak errespetatuz.

Ondorioz, ze etxebizitza bihar gazteentzat ?

Etxebizitzaren arazoa problematika horien artean kokatzen denez, uste dugu beharrezkoa dela horren lotzea gogoetan diren tresna horiekin. Hala nola, gaur egun, ipar Euskal Herrian, beti eta gazte gehiagok zailtasunak dituzte etxebizitza baten atxemaiteko, berek nahi kondizioetan eta/edo beren ahaletan. Kanpotik jin ahal ekonomiko handiko jendearen galdea izaiteaz gain, ingurumen mailako politikak eta erainkuntzen murrizteko egiten diren legediak, baita orokorrean lurraldeari loturiko problematikek zailtasun hori esplikatzen dute.

Ahal bezainbat koherentzia emaiteko tresna horiei, inportantea iduritzen zaigu Ortzaiztarren arrangura eta proiektuetaz hurbil egoitea. Helburu horrekin, Herriko etxeak proposatzen du herriko gazte eta etxebizitza proiektu bat duten pertsona guziei elkartzea, gogoeta espazio bat eskainiz. Alde batetik, lege, politika eta erronka desberdinetaz informatzeko espazioa izanen da, gure lurraldea hobeki ulertzeko. Bestetik, bakotxaren arrangurak, bainan ere proiektu eta ideiak partekatzeko parada izanen da.

Horretarako, herriko gazte guziak gomit zizte heldu den ekainaren 2an, ostegun arratsez, 8etan, Denen etxera, etxebizitzaren inguruko informazio eta gogoeta bilkura batera. Beldur gabe, hurbildu biharko lurraldearen erainkuntzan parte hartzera !

 

 

 

 

Aurrekoa A chacun son composteur !