Ortzaizen bizi
Azken berriak
KULTURA ETA ONDAREA
2020an, lan-taldeak ondare balorizazio programa bat hasi du, ONDAREIZULA izenekoa, hitz joko bat “Ondarea” eta “On dagizula” erran-moldearen artean. Iniziatiba horren helburua da ekitaldien antolatzea baita herritarrei espazioen eskaintzea herrian, herriko ondarearen inguruan partekatzeko eta horren biziarazteko. Horrela, belaunaldi guzietako Ortzaiztarrak gomit dira beren jakintzen partekatzera eta ondare desberdinak deskubrituz, lekuko memoriaren transmititzera, gureganatzera eta hortarik gure elikatzera.
Programa horren ziklo bat 2020an hasi da San-Julian elizaren inguruan, 2014tik Monumentu Historikoen Lista Gehigarrian izendatua dena. Ziklo horrek “Ezkilaren taupadan” izena du. 2020ko urrian, mintzaldi bat emana izan da monumentu horren barnean, Jean-Baptiste Orpustan, Michel Berger, Isabelle Joly eta Mano Curutcharry-rekin. Hitzen laburbiltze bat eskura dezakezu hemen : Ezkilaren taupadan.
Horrez gain, hainbat ekitaldi antolatu dira ere bai. Herritar zenbaitek filma bat muntatu dute ere, elizaren inguruko lekukotasunak bilduz. Hemen ikusgai duzue : https://kanaldude.eus/bideoak/5183-hurbiletik-ezkilaren-taupadan
Ortzaizeko San-Julian elizaren historia eta egituraz gehiago jakiteko: Ondarea
Bestalde, udan ekitaldiak antolatzen ditugu ere bai : Lak’artea, arte erakusketa Lakan baita euskal zinemaren filma bat proiektatzeko dugu kanpoan.