Ortzaizen bizi
Azken berriak
GIZARTE LAGUNTZA
Herriko zerbitzu soziala (CCAS), herriak beharretan den jendearen laguntzarako duen tresnarik aipagarriena da. Elkartasuna eta laguntza soziala antola ditzazke (txostenen betetze, desmartxa administratiboetan laguntza, elbarrituak diren pertsoner laguntza, laguntza mugatuak, AIGA pasatzeko laguntza…). Elkarte bat bezala ibilki da lehendakari batekin (auzapeza) eta 8 herritarrekin, horietan 4 direlarik hautetsi.
Ez duda harremanetan sartzea herriko etxearekin zerbitzu sozialaren kide batekin kontaktuan sartzeko.
Atxiki tailerrak herrian proposatuak dira bainan ere Garazi-Baigorriko eremu osoan.
Urririk dira parte hartzaileentzat eta autonomia mota desberdinen galtzeari buruz prebentzio baten egitea dute xede.
Tailer horiek beren etxeetan bizi diren 60 urtez goragoko pertsoner idekiak dira.
Hauen animatzailea, Aline Etcheverry da, koordinatzailea eta psikomotrizianoa: memoria, erorikoen prebentzioa, psikomotrizitatea, bizitasuna, osagarri nutrizioa, forma, ongi-izaitea.
Tailer hauek asteart goizetan dira 10:30tatik 12:00ak arte eta ostiral arratsaldetan 15:30tatik 17:00ak arte..
Kontaktua : 07 85 46 07 92.