Eguneroko beharrak
Azken berriak
2024ko TELETHON – Baigorriko suhiltzaileek antolaturik.
2024ko EUSKARAREN URTAROA
Egoera zibileko agiri galdea: agiria postaz igorria izanen da zuen etxera. Agiri guziak kitorik dira.
- GARAZI : hitzordua hartuz 05 59 37 00 92 zenbakira deituz.
- KANBO : hitzordua hartuz 05 59 93 74 30 zenbakira deituz.
Nortsasun agiria : info gehiago / Galdearen lehen urratsa sarean
Pasaportea : info gehiago / Galdearen lehen urratsa sarean
16 urteko gazte bakotxak zerrendatua izan behar du. Hala delarik, agiri bat eskuratzen du. Dokumentu hori presentatu behar du urrats zonbaitzuendako (baxoan izen emaiteko batez ere. Galtzen badu, galdegiten ahal du administrazio egoera agiri bat.
Zerrendatua izan den gaztea defentsa eta hiritartasun egoera deitua da (JDC).
https://www.service-public.fr/particuliers/vosdroits/F871
Ortzaizeko herria, Pau-eko zerbitzu nazionalari lotu da.
Mail helbidea : csn-pau.jdc.fct@intradef.gouv.fr
Tel. : 09 70 84 51 51
Bozkatzeko eskubidea ukaiteko izena eman behar da herriko hauteskunde zerrendan. 18 urteko gazteentzat izen emaite hori automatikoa da (baldintza batzuk beterik).
Egoera hortarik kanpo, izena eman nahi dutenek Herriko Etxean egiten ahal dute edo sarean:
Ezkontzeko adin, bizileku baldintzak eta jendaki lotura eza. Ezkontza txostenaren osatzeko harremanetan sar Herriko Etxearekin.
Elkartasunezko hitzarmen zibilaren izenpetzeko, hitzordua hartu Herriko Etxean 05 59 37 74 62 zenbakira deituz.
3 permisa mota dira :
- Eraikuntza baimena,
- Antolaketa baimena,
- Suntsitze baimena,
- eta aintzin-deklarazioa.
Zure eskaera aurkez dezakezu:
- Sarean: Bidali plangintza-baimenaren eskaera (Baimenaren aurkezpena)
- Paperezko bertsioan zuzenean Herriko Etxean
Behar dituzuen dokumentuak eskuratzen ahal dituzue hemen.
Ez ahantz igorri behar dituzuen dokumentuen ezagutzeko, erabilera oharren eta loturiko dokumentuen eskuratzea.
Galde guziak Herriko Etxera helarazi behar dira.