Euskararen ikastea helduentzat

Obratzen duen hizkuntza politikaren baitan, Euskal Hirigune Elkargoak, hirugarren aldiko, helduak euskalduntzera sentiberatzeko komunikazio kanpaina antolatzen du. Euskararen Erakunde Publikoarekin eta euskara ikasteko formakuntza egiturekin partaidetzan antolaturik, agorrilaren 24 honetan abiatzen da eta hilabete bat iraunen du. Datu soziolinguistikoek erakusten dute kasik euskaradunen erdiak 50 urte baino gehiago dituela. Bestalde, lehen mailako irakaskuntzako ikasleen % 41k hezkuntza […]

Elkarteen berri: Ortzaizeko bestak eta Kabalkada

Ortzaiztar agurgarriak, huna herriko elkarte zenbaiten berriak :   BESTA KOMITEAk jakinarazten du besten zikiroko txartelen aurresalmenta bat proposatzen duela. Aurresalmenta hori herritarrentzat da bakarrik eta ezker paretan iraganen da, agorrilaren 26an, ostiralez, arratseko 8etatik harat.   Besta komitea zuen beha da besta hauetan parte hartzeko!   URZAIZ ELKARTEAk jakinarazten du Kabalkadako sartzeak salgai direla gaurtik goiti, agorrilaren […]

Huntz optikoaren hedatzea Ortzaizen

Dakikezuen bezala, abiadura haundiko internet konekzioa Ortzaizera hurbiltzen ari da, zuntz optikoaren hedatzearekin. Herriko gune batzuetan, zuntza jadanik hedatua da eta herri guzia lotua izanen da hilabete zenbaiten buruan. THD64 gunera joanez , www.thd64.fr, eta Ortzaize herriari zoom bat eginez, ikus dezakezue zuen etxe edo lantegia zuntzari lotura den. Hala bada, mapan ttitta berde bat […]

Hondakinak legez kanpo uztearen zigortzea

Geroz eta oieskeria gehiago ageri dira bilketa guneetan: hondakin zaku edo hondakin trabagarriak maiz edukiontzien ondoan utziak direlako. Euskal Hirigune Elkargoak, hondakinak legez kanpo uztearen kontra egiteko zigor bat ezartzearen alde deliberatu du berriki. Hau da, bilketa guneetan, edukiontzien ondoan egiten diren legez kanpoko uzteak zigortzeko. Bilketaren zerbitzu publikoaren araudiak, zigor araudibide bat aurreikusi du, […]

“Ortzaiztarrak mintzo” – Ahozko lekukotasunak

« Eleketa, ahozko oroimenak” erakusketa Baigorriko herriko etxean egon da bi ilabetez. Erakusketa honen ildotik, joan den maiatzaren 20an, « Ortzaiztarrak mintzo »gaualdia antolatu zen zinema salan. Euskal Kultur Erakundeak 2007 urteaz geroz bildu Ortzaiztar zonbaiten ahozko lekukotasunak ikusteko parada izan da. Momentu goxo hori huts egin duenarentzat, oraino ikusgai da lotura honetan : https://www.eke.eus/eu/albisteak/ortzaiztarrak-mintzo-gaualdia   Esker berezi bat helarazten […]