Huntz optikoaren hedatzea Ortzaizen

Dakikezuen bezala, abiadura haundiko internet konekzioa Ortzaizera hurbiltzen ari da, zuntz optikoaren hedatzearekin.

Herriko gune batzuetan, zuntza jadanik hedatua da eta herri guzia lotua izanen da hilabete zenbaiten buruan.

THD64 gunera joanez , www.thd64.fr, eta Ortzaize herriari zoom bat eginez, ikus dezakezue zuen etxe edo lantegia zuntzari lotura den. Hala bada, mapan ttitta berde bat aurkituko duzue, eta ez bada oraindik zuen etxeraino tiratua, ttitta iranja agertuko da.

Mapa hori herriko etxean ere ikus dezakezue.

Erabiltzaileen galdera guzier erantzuteko gisan, bilkura bat antolatua da bisiokonferentziaz, helduden irailaren 5ean.

Horretarako, dituzuen galdera edo ohar guziak helarazi behar dauzkiguzue 2022ko irailaren 2a aitzin.

Bilkura hau grabatua izanen da eta ikusgai izanen da bere osotasunean irailaren 7tik goiti THD64 webgunean eta hunen ikusteko lotura igorriko dautzuegu.

Galderak baldin badituzue, ez duda gutarik hurbiltzea.

 

Adeitasunez,

Ortzaizeko Herriko Etxea.

 

Aurrekoa Herriko etxearen tenoreak