“Ortzaiztarrak mintzo” – Ahozko lekukotasunak

« Eleketa, ahozko oroimenak” erakusketa Baigorriko herriko etxean egon da bi ilabetez. Erakusketa honen ildotik, joan den maiatzaren 20an, « Ortzaiztarrak mintzo »gaualdia antolatu zen zinema salan. Euskal Kultur Erakundeak 2007 urteaz geroz bildu Ortzaiztar zonbaiten ahozko lekukotasunak ikusteko parada izan da.

Momentu goxo hori huts egin duenarentzat, oraino ikusgai da lotura honetan : https://www.eke.eus/eu/albisteak/ortzaiztarrak-mintzo-gaualdia

 

Esker berezi bat helarazten dugu Euskal Kultur Erakundeari gaualdi horren proposamena eginik eta memoriaren bidea jorratzen segitzeagatik gure herrian.

Hari beretik, borna interaktibo bat instalatu du Euskal kultur erakundeak Ortzaizeko agentzia postalean.

Garazi-Baigorrin bildu lekukotasunen kontsultatzeko parada eskaintzen du. Multimedia kiosko baten irudiko, euskarazko eta frantsesezko azpitituluak dituzten 200 bideo-pasarte inguru kontsultatzeko posibilitatea emaiten du. Kontsulta agentzia postalaren tenoretan egin daiteke (asteartetik larunbatera 9etatik eguerdira) eta buruilaren 30 arte.

 

Aurrekoa “Ortzaiztarrak mintzo” – Témoignages oraux d’Ortzaiztar