Elkarteen berri: Ortzaizeko bestak eta Kabalkada

Ortzaiztar agurgarriak, huna herriko elkarte zenbaiten berriak :

 

  • BESTA KOMITEAk jakinarazten du besten zikiroko txartelen aurresalmenta bat proposatzen duela.

Aurresalmenta hori herritarrentzat da bakarrik eta ezker paretan iraganen da, agorrilaren 26an, ostiralez, arratseko 8etatik harat.

 

Besta komitea zuen beha da besta hauetan parte hartzeko!

 

  • URZAIZ ELKARTEAk jakinarazten du Kabalkadako sartzeak salgai direla gaurtik goiti, agorrilaren 25a.

Sartzeak 12€tan izanen dira eta erosten ahalko dira gune hauetan:

-Menta liburudenda (Ortzaize)

-Paris saltegia (Garazi)

-Hemengo saltegia (Uztaritze)

-Lurra Bio saltegia (Hazparne)

-Euskalduna ostatua (Maule).

 

Oroitarazten dautzuegu, kabalkadaren emanaldiak izanen direla irailaren 18an, igandez, arratsaldeko 4etan, eta irailaren 24ean, ibiakoitzez, arratsaldeko 4etan.

 

Ekitaldi horien inguruan ikusiko zaituztegulakoan,

Ortzaizeko Herriko etxea.

Aurrekoa Informations Associations : Fêtes d’Ossès et Cavalcade