HERRIAREN ARTXIBOAK

Ondarearen legediaren arabera, L214 – 1etik 5era artikuluetan, auzapezak bere herriko artxiboen ardura du, batez ere beren begiratzearena. Horrez gain, herriko jardueran eragin eta eskuratu dokumentu horien begiratze gastuak, herriko gastu baitezpadakoetan sartzen dira.

Artxiboak, 3 talde kronologikoen arabera sailkatuak dira :

    • Artxibo zaharrak : 1790 aitzineko dokumentuak (iraultza aitzineko aroa)
    • Artxibo modernoak : 1790tik 1983ra doan aroko dokumentuak
    • Artxibo garaikideak : gutti gora behera 1983tik ekoiztu dokumentuak, 1981 eta 1982ko dezentralizazio legearen ondorioz.

Artxiboak publikoak eta denenganik kontsultagarriak dira. Hala ere, kontsulta murrizteak badira.

Libreki komunikagarriak diren artxiboak dira :

  • Erabakien erregistroak
  • kontabilitatea (salbu izenak dituzten datuak)
  • haustenkundetako bozkazaleen zerrenda
  • heriotzen erregistroak
  • hamarkadetako taulak etabar

Epe baten ondotik komunikagarriak diren artxiboak :

    • 50 urteko epe baten ondotik : langileei doazkion dozierrak, pertsona baten epaitzea aipatzen duten dokumentuak.
    • 75 urteko epe baten ondotik : sortze eta ezkontzen estado zibilaren erregistroak.
    • 100 urteko epe baten ondotik : helduak ez direnei buruzko dokumentuak (bizi pribatua, judiziar dozierra, notarioen akta eta zerrendak).

Ortzaizeko herriari doazkion artxibo zenbait kontsultagarriak dira Pirineo Atlantikoetako Artxibo departamentalen webgunean : http://earchives.le64.fr/

Lekuan berean kontsultatzeko, harremanetan sartu Ortzaizeko Herriko etxearekin. 

Ortzaizeko herriko artxiboek fondo bete bat osatzen dute iraultza aitzinetikako gaur egunerainoko dokumentuekin. Lehen bistatik, artxibo moderno eta garaikide guziak hor direla erran daiteke, 2020ko irailean artxibista batek egin duen bilduma baten arabera. Artxibo zaharrak ere badira.

Bestalde, Herriak erregistro zahar zenbait berregituratzen ditu urtero.

Hurrengo hitzorduak

23 Urr

Zurezko eta kanpoko jokoekin animazioa

10:30 - 12:00
125 Ezkerparetako bidea 64780 Ortzaize
19 Uzt

Zinema gaua kanpoan

22:00 - 23:30

Herriko etxea

Orduak:
Astelehenetik ostiralera: 13h30 – 17h30 Asteazkenean: 9h00 – 12h00