Antzerki arratsaldea

Joan den abenduaren 5ean, izan da mugimendu herriko zinema gelan! Abenduaren 3a Euskararen nazioarteko eguna izanki, Herriko etxeko Euskara lan-taldeak antzerki arratsalde bat antolatua zuen. Bi antzerki ikusgai izan dira: Lehen zatian, Makeako Jostakin taldeko 8-10 urteko haurrek, Pantzo Hirigaraik idatzi “Hegazkina” antzerki laburra eskaini dute. Bigarren zatian Isturitzeko 12-15 urteko gaztetxoek dute “Sakatrapu” antzezlana […]

Gaueko merkatua

Herriko etxeak bultzaturik gaueko merkatu bat antolatua izanen da plazan, agorrilaren 11n 19:00tatik gauerdi arte. Dei zabal baten ondotik hiru elkartek beren gain hartu dute merkatuaren antolaketa:  Eskola publikoko burasoak, Ortzaizeko Ikastola eta Urzaiz. 30 ekoizle edo kreatzaile hor izanen dira heien mozkinen erakusteko eta saltzeko. Karia hortara, plaza zerratua izanen da eta txaranga bat […]

Erakusketa

Zoe Bray artista Kaliforniatik Euskal Herrira itzuli da uda huntan. Amerikan bizi diren Ortzaiztar batzuen tinduak ekartzea proposatu dauku. Hortaz baliatu gira Ortzaiztar artista batzuen deitzeko erakusketa bat plantan emaiteko. Uztailaren 15etik agorrilaren 1era,  Zoe Bray-ren portretetaz gain, Kittof Bordagaray, Michèle Larralde, Edith Trounday eta Marie José Arrosteguy-ren obrak postan ikusgai izan dira.      […]

Zinema kanpoan

Udako lehen ekitaldi kulturala antolatua izan da uztailaren 20an, asteartez.  Herriko plaza zinema erraldoi bat bilakatu da arrats batez Euskal kultur erakundea, Cinevasion elkartea eta CTC enpresen partaidetzari esker. Horrat hurbildu diren 150 pertsonak “Amama” filmaz goxatu dira aro ederra lagun! Milesker proiektua gauzatzea errextu duten guzieri!