Kantadi Ortzaizeko elizan: GURASHOW eta SUMENTE – 2025/03/29a.

Egun on deneri

2025eko martxoaren 29an, larunbata, Ortzaize/Arrosa eskola publikoak kantaldi bat antolatzen du!

18:00etatik 20:00etara, Gurashow eta Sumente korsikar taldea errezibitzen ditugu Ortzaizeko elizan.

Haurrek aktiboki parte hartuko dute ekitaldi horretan, Sumente taldearekin kantatuz!

Ondotik, talo gau bat proposatzen dizuegu ezker paretan.

Zuen presentzia espero dugu!

Zure lekua erreserbatzeko, hemendik aitzina gure salgune batera joan zaitezke:

– Irisarri > Baigura farmazian
– Ortzaize > Menta liburu dendan
– Arrosa > Posta agentzian
– Baigorri > Frontoiko tabernan
– Garazi > Paris epizerian

Kantaldia baino lehen ere eros daitezke txartelak.

Prezioak:
– Helduentzat : 12 €
– 12-16 urteko haurrentzat: 6 €
–   -12 haurrentzat : urririk

Zatozte momentu goxo bat pasatzera!

Ortzaize eta Arrosa eskola publikoko burasoen elkartea

Aurrekoa Emazteen gaualdia – Ortzaizen, 2025/03/22a.