
Ortzaizen bizi
Azken berriak


Kantadi Ortzaizeko elizan: GURASHOW eta SUMENTE – 2025/03/29a.

Emazteen gaualdia – Ortzaizen, 2025/03/22a.
ESKOLAK
2002ko irailetik geroz, Ortzaizeko eskola publikoa HEP gisa ibilki da, Arrosako eskola publikoarekin: herriarteko elgarretaratze pedagogikoa. Eskola horiek bi herrietan bizi diren ikasleak errezebitzen dituzte. Garraio antolaketa bat bada plantan bi eskolen arteko loturaren egiteko eta eskola bakotxak bere haurtzaindegi zerbitzua du.
Bi eskolak elebidunak dira: ama-eskolatik goiti, erakaskuntza elebidun bat proposatua da frantsesarekin parekotasuna segurtatuz.
Eskola publikoa
64780 Ortzaize
Tel : 05 59 37 77 37
Tenoreak : 9:00-16:30
Eskola publikoa
64780 Arrosa
Tel : 05 59 37 76 90
Tenoreak : 8:45-16:15
San Mixel eskola
64780 Ortzaize
Tél : 05 59 37 78 58
Tenoreak : 8:40-16:40
San Mixel eskola pribatu katolikoa Hezkuntza ministeritzarekin kontratupean da. Haurrak lehen mailatik CM2a arte errezebitzen ditu.
Ama eskolan euskara murgiltze eredua proposatua da.
CPtik harat, erakaskuntza elebiduna segurtatua da, frantsesa eta euskararen arteko parekotasuna segurtatuz.
Ortzaizeko ikastola
64780 Ortzaize
Tel : 05 59 37 72 05
Tenoreak : 8:40-16:30
1985ean sortua, Ortzaizeko ikastolak ongi etorria egiten die ama eskolatik CM2a arte, Ortzaize, Arrosa, Bidarrai, Irisarri, Suhuskune eta Iholdiko haurreri.
Hezkuntza ministeritzarekin kontratupean den eskola bat da. Euskara erabilia da erakaskuntzan bainan ere eguneroko bizian, komunikatzeko. Murgiltze eredua eskainia da. Frantsesa erakaskuntzan integratua da CE1etik goiti.
HAURTZAINDEGIA / HAURZAINZALEEN SAREA
Zaintze mota : 0 urtetarik 6 urte arte
Orenka – egun erdika– egunka
Astelehenetik ostiralera : 7:30 -18:30
Prezioa oreneko : 0,60€tik 3,50€ arte familien irabazien arabera.
Tel : 05 59 37 76 14
Mail : hats-berri.association @wanadoo.fr
Helbidea : 918 departamenduko bidea, 64780 Ortzaize
Gure lurraldeko haurzaintzaileer buruzko edozein xehetasunentzat, HGS-arekin sar zaitez harremanetan. (Haurzaintzaileen Goxama Sarea).
Astelehenetik ostiralera: 9:00 -17:00
Mail : rpe.goxama@gmail.com
Tel: 06 86 26 92 01 – 09 75 61 73 94

ESKOLA KANPOKO ZAINDEGIAK
Eskolatik kanpoko harrera idekia da 7:30tarik 9:00ak arte eta 16:15etarik 18:30ak arte, astelehen, astearte, ostegun eta ostiraletan, eskola garaian.
Harrera lekua: Elgarrekin gela (kantinaren gainekaldean), herriko plazan.
Tél : 07 84 41 43 89
CAFaren araudien arabera, haurraren harreratzearen prezioa burasoen irabazien arabera finkatua da.
QF < 750 | 750 < QF < 1200 | QF > 1200 | |||||||
1 Haur | 2 Haur | 3 Haur | 1 Haur | 2 Haur | 3 Haur | 1 Haur | 2 Haur | 3 Haur | |
Harpidetza GOIZA (hilabeteka) | 5 | 8 | 9 | 6 | 9 | 12 | 8 | 12 | 15 |
Harpidetza ARRATSA (hilabeteka) | 5 | 8 | 9 | 6 | 9 | 12 | 8 | 12 | 15 |
Harpidetza GOIZA & ARRATSA (hilabeteka) | 7 | 11 | 14 | 10 | 15 | 18 | 15 | 20 | 24 |
Harpidetzaz kanpo parte hartze puntuala | 1 | 1,5 | 2 | 1,5 | 2 | 2,5 | 2 | 2,5 | 3 |
Beranta bakotx, 2€ gehigarri fakturatuak izanen dira. |
AISIALDI ZENTROA
Elgarrekin – Ortzaize aisialdi zentroa
Aisialdi zentroak Euskal hiriguneak ditu kudeatzen.
Ortzaizeko Elgarrekin zentroak 3 eta 12 urte arteko haurrak errezebitzen ditu.
Eguberrikoetan salbu, bakantza garaietan idekia da astelehenetik ostiralera 7:30tatik 18:45 arte.
Bazkariak Paxkal janari prestatzaileak egiten ditu.
Gune bat haur ttipienentzat antolatua da.
Gelak eta herriko autobusa Euskal hiriguneari utziak zaizkie.
Jakitekoa: Udako bakantzetan, Garai-Baigorriko nerabeer (13/17 urte) astero 2 egun/ateraldi proposatuak zaizkie.
Tel : 07 84 41 43 89
Mail : centreloisirsosses@communaute-paysbasque.fr
Helbidea : Plaza, Aisialdi gunea, 64780 Ortzaize

KANTINA
Herriko kantina, herri erdian kokatua da. Herriko 3 eskoletako haurrak errezebitzen ditu bainan ere aisialdi zentroa asteazkenetan eta bakantzetan.
- Eskola garaian, Suhari janari prestatzaileak ditu bazkariak prestatzen.
Menuen ezagutzeko:
suhari.fr → me connecter → identifiant: ECOLES → mot de passe: ecoles
- Bakantza garaian, Paxkal janari prestatzaileak ditu bazkariak prestatzen.
Menuen ezagutzeko:
paxkal-traiteur.fr → les collectivités → cliquez sur le menu du mois
ESKOLA GARRAIOAK
Eskola garraioa Euskal hiriguneko konpetentzia bat da.
Bi autobus ttipik goiz arrats eskoletatik urrun bizi diren haurrak garraiatzen dituzte.
Autobus batzuek herriko ikasleak garraiatzen dituzte Baigorri eta Kanboko kolegioetara bainan ere Donibane Garaziko Navarre lizeora.
Kontaktuak: https://www.communaute-paysbasque.fr/vivre/se-deplacer/le-transport-scolaire
Gure lurraldeko zerbitzuaren eskaintza xeheki ezagutzeko, joan zaitezke “calcul d’itinéraire” atalera.
Zailtasun batzuk baldin badituzue edo xehetasun gehiago nahi badituzue, harremanetan jartzen ahal zirezte garraioen zerbitzuarekin mail helbide huntan:
- Telefonoz astelehenetik ostiralera 8:30-12:30 : 05 59 44 77 77
- Mailez: transportsscolaires@communaute-paysbasque.fr
- Telefonoz astelehenetik ostiralera 8:30-12:30 : 05 59 44 77 77
Jakitekoa: Eskolako autobusetan diren leku libreen arabera, edozoinek har dezake eskolako garraioa.