ELKARTEEN ZERRENDA

Herri bat bizi da ere bere elkarteeri esker. Hauek herritarrak biltzen dituzte, eta bakotxaren indarrak uztartuz herria higiarazten dute.
Lekuan girenetik, lan talde edo komisio bat sortu dugu, elkarte bakotxaren bizia hurbiletik segitzeko, bainan ere gure sustenguaren erakusteko, ahal dugun neurrian. Lan talde horren helburuetarik bat da ere herriko elkarteak batuko dituen ekitaldi batzuen sustatzea. Orotarat, hamabost bat elkarte ditugu herrian, bakotxak dituela bere helburu eta xedeak, frango sail ezberdinetan.

LOKARRI

  • Jarduera : Kultura, ondarea, kirolak
  • Email : jaunarena@live.fr
  • Lehendakaria : Frantxoa GEERBAERT

ORTZAIZEKO GAZTERIA

ORTZAIZEKO IKASTOLAKO BURASOAK

OGEC SAN MIXEL

ORTZAIZE

HATS BERRI

J’HARMONISE MON UNIVERS

BAIGURA KANTUZ

LA ROUTE GOURMANDE DES BASQUES

GARBI

URZAIZ

ESKOLA PUBLIKOKO BURASOAK

SAN MIXEL ESKOLAKO BURASOAK

BETERANOAK

ACCA

ARRANOAK

GUTARTEAN

CLIQUE BAIGURA

EN JEUX BIENVEILLANTS

DIRU-LAGUNTZA GALDEA

Ortzaizeko herriko etxeak diru-laguntza eskaera txosten bat sortu du elkarteen lanaren sustatzeko xedearekin. Elkarte bakotxari galdegina zaio urtean egin gogo dituen proiektuen aurkeztea aurrekontu bat lagun. Ondotik elkarteen lan-taldeak aztertzen ditu galde guziak eta herriko kontseiluan bozkatzen dira eskaintzak. Diru-eskaera txosten horiek helarazi behar dira beterik hasia den urteko martxoaren 1eko berantenez, elkarteak@ortzaize.eus helbidera. Txostenak bi hizkuntzetan bete behar dira: frantsesez eta euskaraz. Txostena eskuragai hemen : Diru-laguntza eskaera 2025 – PDF formatuan, ez da gaur egun irakurgailu automatikoentzat eskuragarri Diru-laguntza eskaera 2025 – Word formatuan, ez da gaur egun irakurgailu automatikoentzat eskuragarri

OSTATU IDEKITZEKO ESKUBIDEA

Elkarte batek epe laburreko ostatu bat idek dezake 1. eta 3. taldeko edarien saltzeko, herriko auzapezaren baimena ukana badu. Urteka, elkarte bakotxak gehienez 5 baimen ukan ditzazke.

Azpiko esteka honetan klik eginez, eskaera egiteko eredua atzemanen duzu :

Eskaera egiteko eredua – service-public.fr

Webgunearen planoa

Herriko etxea