Kantadi Ortzaizeko elizan: GURASHOW eta SUMENTE – 2025/03/29a.

Egun on deneri 2025eko martxoaren 29an, larunbata, Ortzaize/Arrosa eskola publikoak kantaldi bat antolatzen du! 18:00etatik 20:00etara, Gurashow eta Sumente korsikar taldea errezibitzen ditugu Ortzaizeko elizan. Haurrek aktiboki parte hartuko dute ekitaldi horretan, Sumente taldearekin kantatuz! Ondotik, talo gau bat proposatzen dizuegu ezker paretan. Zuen presentzia espero dugu! Zure lekua erreserbatzeko, hemendik aitzina gure salgune batera joan zaitezke: […]

GAZT’ALAI : Donibane Garazin, gazteentzat lokal bat idekia da.

Egun on, Ana Luro naiz, Garazi Baigorriko gazteen animatzailea. Atsegin handiz jakinarazten dizut lokal bat irekia dela urtarrilaz geroztik nerabeendako, Donibane Garaziko Jai Alai kiroldegian, astearte, asteazken eta ortzegunetan. Lokal hori gure lurraldeko gazteei zuzendua zaie.   Accueil Ados Garazi-BaigorrI Communauté d’Agglomération Pays Basque – Euskal Hirigune Elkargoa Pôle Territorial Garazi Baigorri – Garazi Baigorri lurralde erremua Lutxiborda […]