TAILERREN GOMITA !!! Irisarrin, 2024ko Ekainaren 21a, Ostirala.

Egun on deneri,

Ekonomia zirkularrean diharduen Euskal Herriko Manufaktura Irisarrin ezartzeko, Cooperativa Tiers Lieux Nouvelle Aquitaine-ren laguntzarekin, adimen kolektiboko tailerrak antolatuak dira: 2024ko ekainaren 21a, ostirala, 9:00etatik 12:45era Irisarrin

Gelaren bisita bat ere pentsatua da, Euskal Herriko manufaktura nolakoa izanen den jakiteko.

Tailer hauek zabalik dira egitasmoan interesatuak diren guziendako, lotura honen bidez izena emanik: https://forms.gle/RgwHeV1KbW9UKdbF8

Honekin batera doakizu goizeko egitaraua. Ekitaldi honen xedea da kolektiboki lan egitea Euskal Herriko Manufakturaren aktibitateak elkarrekin marrazteko eta, aldi berean, egin daitezkeen elkarlanak definitzeko. Lehen tailer bat izanen da Manufakturaren maketaren egitea (kapla, lego eta beste osagarri batzuekin), bere barne antolaketa eta kide ohiekin dituen loturak definitzeko. Eta bigarren tailer batean, ekonomia zirkularrari buruzko lurralde programazioa idaztea (tailerrak, sentsibilizazioak, salmenta iragankorrak, ekintza profesionalak…).

Gonbidapen honi eta berrenpleguari atxikiko diozun interesa eskertuz, ez izan dudarik berriz aipatzeko.

Euskal Herriko Lantegia

Aurrekoa Ortzaizeko kulturaldia