Liburutegia idekia da !

Ortzaizeko Herriko etxeak liburutegi zerbitzu berri bat proposatzen dautzue, posta agentziaren leku berean.

Departamenduko liburutegitik eskuratzen ditugu liburuak eta urtean bietan aldatuak dira, beti eskaintza desberdina eta anitza segurtatzeko.

Liburutegia idekia da posta agentziaren tenore beretan : asteartetik larunbatera 9etatik eguerdira.

Liburuen hartzeko zerbitzua kitorik da eta ilabete bateko epea utzia da bakotxari hartu liburuen irakurtzeko.

Ez dudatu zerbitzu paregabe horren baliatzen !

Aurrekoa Loc’Avantages baliabidea