Eguna
13 Otsaila 2022
Ordutegia
18:00 - 18:00
Location
Denen Etxea

Informatikak gero eta leku gehiago hartzen duelako gure bizian, Herriko Etxeak, urririk den 10 oreneko formakuntza bat eskaintzen dautzue baliatzen ikasteko.

Fibre 64 organismoak, bi oren terdiko 4 saio animatuko ditu 2022ko primaderan, informatika hobeki menperatu nahi dutenentzat. Formakuntza horren helburua da autonomoago senditzea tresna numerikoen aitzinean baita horien deskubritzea. Tailerrak zuzenduak dira tresna horiek ezagutu eta menperatu nahi dituzten guziei.

Zer da hoberena ? Ordinagailu bat ala tableta bat ? Disko gogor bat ala USB gako bat ? Zer da Cloud delakoa ? Holako galderak pausatzen ahalko dituzue. Sekuritatea ere aipatuko da, gerizatzen laguntzeko eta ikasteko sareko ohoinen entseguak saihesten. Materiala zuen esku ezarria izanen da bainan bakotxak berea ekartzen ahalko du ere. Formakuntza parte hartzaileer egokitua izanen da eta 4-6 pertsonako talde ttipiak antolatuko dira.

Interesatua bazira, zure izena eman ezazu Herriko Etxean otsailaren 13a aitzin. Tailerrak martxo/apirilean iraganen dira.

Aurrekoa ARRANOAK FC – USPP AMIKUZE FOOTBALL