GAZTEEK DIOTE 2024KO , PROIEKTU DEIALDIA

GAZTEEK DIOTE – Euskal mendiko lurraldean, gazteen inplikazioa sustatzeko

2024ko ekainaren 3tik irailaren 29ra irekia den proiektu deialdia

 

2024an, Mendia Batzordearen ekimenez, Euskal Hirigune Elkargoak “Gazteek diote” proiektu deialdia abian jarri du, 100 000€ko zuzkidurarekin.

 

Helburuak: Tokiko bizitzan eta lurraldeko etorkizunean gazteak (15-30 urte) azkarki parte hartzera akuilatzen duten proiektuak sustatzea:

  • Gazteei hitza/lekua emateko bidea eskaintzen dieten proiektuak, tokiko bizitzan eta elkarte bizitzan gazteen parte hartzea agerian ezartzeko, akuilatzeko eta sustatzeko.
  • Gazteei elkar ezagutzeko bidea eskaintzen dieten proiektuak, talde dinamikak eraikitzeko eta engaiatzeko gogoa pizteko.
  • Gazteei lurraldeko abantailak eta erronkak ezagutarazteko eta transmititzeko bidea eskaintzen dieten proiektuak, borondate oneko lanak dakartzan abantailak norberarentzat aberasgarri direlarik.
  • Gazteen herritartasuna garatzeko eta munduari irekitzeko helburua duten proiektuak.
  • Gazteek duten aritzeko gogoan eta ahalduntzeko beharrezkoak diren gaitasunak azkartzean laguntzeko bidea eskaintzen duten proiektuak.

 

Hautagai diren hartzaileak: Tokiko egitura orok (elkarteak, herriak, tokiko misioak, ikastetxeak…) hautagaitza aurkez dezake, gazteak (15-30 urte) parte harrarazten dituen proiektu kolektibo bat ekartzekotan, eta proiektua euskal mendia lurraldean (111 herriko azalera) eramatekotan.

 

Diru laguntza: Inbestimendu eta funtzionamendu gastuak hautagai dira, 5 000€ko diru laguntzarekin, gehienez, proiektu bakoitz.

 

Egutegia: Hautagaitzak e-mezuz bidali behar dira montagne.paysbasque@communaute-paysbasque.fr-(e)ri irailaren 29a arte, eratxikitako inprimakiaren bidez, behar bezala osaturik eta izenpeturik.

Epaimahai parte hartzaile batek ditu hautagaitzak aztertuko urrian.

Behin betiko emaitzak 2024ko abenduan jakinaraziko dira, Euskal Elkargoko instantzia erabakitzaileek bozkatu ondotik.

 

Argibide gehiagorako: Araudia eta inprimakia eratxikirik edo linean Appel à projets Gazteek Diote 2024 (communaute-paysbasque.fr)  web orrialdean.

Aurrekoa Lan eskaintza