Gaueko merkatua

Herriko etxeak bultzaturik gaueko merkatu bat antolatua izanen da plazan, agorrilaren 11n 19:00tatik gauerdi arte. Dei zabal baten ondotik hiru elkartek beren gain hartu dute merkatuaren antolaketa:  Eskola publikoko burasoak, Ortzaizeko Ikastola eta Urzaiz.

30 ekoizle edo kreatzaile hor izanen dira heien mozkinen erakusteko eta saltzeko.

Karia hortara, plaza zerratua izanen da eta txaranga bat izanen da bazterren alaitzeko.

Edateko eta jateko parada ukanen duzue tokian berean. 

Beraz ez duda eta jin momentu goxo baten pasatzera!

Aurrekoa Erakusketa