Erakusketa

Zoe Bray artista Kaliforniatik Euskal Herrira itzuli da uda huntan. Amerikan bizi diren Ortzaiztar batzuen tinduak ekartzea proposatu dauku. Hortaz baliatu gira Ortzaiztar artista batzuen deitzeko erakusketa bat plantan emaiteko. Uztailaren 15etik agorrilaren 1era,  Zoe Bray-ren portretetaz gain, Kittof Bordagaray, Michèle Larralde, Edith Trounday eta Marie José Arrosteguy-ren obrak postan ikusgai izan dira.

    

Erakusketa horren azken egunean artista batzuk hor ziren herritarrekin trukatzeko. 50 bat jende hurbildu da topaketa hortara.

Azkenik, Koldo Zuazo-k bere “Baigorri eta Ortzaizeko euskara” izeneko liburua aurkeztu du. 

Milesker hurbildu diren jende guzier eta milesker haundi bat artista et ikerle guzier!

Aurrekoa Zinema kanpoan